IRUÑEAN HELDU DEN LARUNBATEAN EGINEN DEN HARRESIETAN BARNAKO LASTERKETAK ERAGINA IZANEN DU ZERBITZUAN, HIRU ORDUZ
29/10/2015

IRUÑEAN HELDU DEN LARUNBATEAN EGINEN DEN HARRESIETAN BARNAKO LASTERKETAK ERAGINA IZANEN DU ZERBITZUAN, HIRU ORDUZ

Eskualdeko Hiri Garraioak aditzera ematen du harresietan barnako lasterketa dela-eta, heldu den urriaren 31n, 20:00etatik 23:00etara gutxi gorabehera, ezin izanen direla erabili Armada etorbideko (erdigunerako norabidean), Oliveto kondearen etorbideko (Donibanerako norabidean), Vergeleko zubiko, Santiago plazako, Aita Moret kaleko eta Yanguas y Miranda kaleko (hegoalderako norabidean) geralekuak.

Lasterketak, Iruñeko erdialdean eginen den ibilbidea dela-eta, eragina izanen du Eskualdeko Hiri Garraioko linea hauetan guztietan: L4, L6, L8, L9, L10, L12, L14, L15, L16, L17, L18 eta L21.

Lasterketak iraun bitartean, ezin izanen dira erabili antolakuntzak moztutako tarteetan dauden geralekuak; aitzitik, zenbait geraleku prestatuko dira ibilbide alternatiboetan.

Baliteke unean uneko atzerapenak gertatzea Iruñeko erdigunetik igarotzen diren gainerako lineetan.

Aurreikusita dago 23:00etan –gutxi gorabehera– itzultzea normaltasunera.

Geraleku alternatiboen kokalekuaren berri jarriko da bertan behera utzitako geralekuetan paratuko diren oharretan, baita Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean eta honako esteka honetan ere: http://www.infotuc.es/descargas/PDF/Murallas_2015.pdf