IRUÑEKO TCC-KO TEAMING EKIMENAK 18.000 EURO BILDU DITU GIZARTE-PROIEKTUEI EMATEKO
Pandemiak eragindako egungo egoera gorabehera, elkartasuna ez da desagertu. Kausa berri hauei lagundu diegu oraingoan: Nafarroako Arantza Bifido eta Hidrozefalia Elkartea (ANPHEB), Giltzurruneko Eritasunen aurka Borrokatzeko Elkartea (ALCER Nafarroa) eta Fibrosi Kistikoaren aurkako Elkartea Nafarroan.
Hamabi dira dagoeneko TCC-ko langileek haien nominatik emandako 1 €-ko mikrodohaintzen bitartez lagundu duten proiektuak lau urte eskasean. Enpresak, bestetik, beste euro bat ematen du ekimenean parte hartzen duen langile bakoitzak emandako euro bakoitzeko.
Lau urte igarota, Iruñeko TCC-ko Teaming ekimenak 18.000 euro guztira bildu eta osasunarekin lotutako hamabi gizarte-proiekturi, oraingoz, lagundu die. Bildutako dirua konpainiako langileen erdien nominetako euro bateko mikrodohaintzeetatik dator. Horri TCC Iruñearen ekarpena gehitu behar zaio, beste euro bat ematen baitu ekimenean parte hartzen duen enplegatu bakoitzak emandako euro bakoitzeko. Hartara, ekarpenak ez dira eten azken hilabeteetan Covid-19ak eragindako pandemia gorabehera.
Oraingo honetan, hiru entitatek jasoko dituzte Iruñeko TCC-ko Teaming-ek emandako 4.500 euroak. Hauek, zehazki: Nafarroako Arantza Bifido eta Hidrozefalia Elkartea (ANPHEB), Giltzurruneko Eritasunen aurka Borrokatzeko Elkartea (ALCER Nafarroa) eta Fibrosi Kistikoaren aurkako Elkartea Nafarroan.
Carlos Elizalde eta Maria Ilaurduya (TCC), Iosu Martín eta Miren Bravo (ALCER), Beatriz Sádaba (ANPHEB) eta Juan Pedro Artázcoz (Fibrosi Kistikoaren aurkako Elkartea).
Mª Victoria Barrios gidariak aurkeztu zuen bozketarako Nafarroako Arantza Bifido eta Hidrozefalia Elkartea (ANPHEB), 1991n eratua. Geroztik, bideo honetan ikus daitekeen bezala, elkarteak eritasunari buruzko sentsibilizazio-jarduerak garatu ditu, lehen mailako eta estimulazio multisentsorialeko gela bat du, eta hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, hala nola arreta psikologikoa, fisioterapia, psikopedagogia, eta musika-terapiako tailer bat ere.
Iruñeko TCC-ko Teaming-ek emandako diruarekin, medikuntza naturalari buruzko tailer bat egingo dute; eritasunak eragindako pertsonek izan ohi dituzten minetako batzuk arindu eta farmakoen erabilera murriztu dezaketen sendabelarrak identifikatzea du xede tailerrak.
Bestetik, Giltzurruneko Eritasunen aurka Borrokatzeko Elkartea (ALCER Nafarroa) Silvia de la Navak aurkeztu zuen. 1977an sortu zen elkartea, Nafarroan giltzurruneko eritasunen bat zuten pazienteei eritasunari buruzko laguntza, aholkularitza eta informazioa emateko, baita haien bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak sustatzen saiatzeko ere, bideo honetan ikus daitekeen bezala. Organoak ematearen aldeko sentsibilizazioa ere lantzen du ALCER Nafarroak, giltzurrun-gutxiegitasuneko estadio aurreratuetan dauden pertsonentzat transplanteak lortzeari begira.
Iruñeko TCC-ko Teaming ekimenaren ekarpena ‘Súmate a la vida’ kanpainara bideratu da. Giltzurruneko eritasunen bat duten pazienteei eta haien senideei duintasuna eman eta gizartearen barruan dagokien estatusa itzuli nahi die kanpainak, kide aktibo eta parte-hartzaile baitira.
Eta Alberto Somovilla gidariak Fibrosi Kistikoaren aurkako Elkartea aukeratu zuen, zeinak 30 urte baino gehiago baitaramatza Nafarroan eritasun hori duten pertsonen eta haien familien beharrezko zaintzak sendotzen eta osatzen, baita haien bizi-kalitatea hobetzen ere. Fibrosi kistikoa eritasun kroniko, hereditario eta endekapenezkoa da, eta osasun-arazo larria da, birikei eta digestio-aparatuari eragiten diena nagusiki.
Iruñeko TCC-ko Teaming-en ekarpenari esker, Fibrosi Kistikoaren aurkako Elkarteak bere programarekin aurrera egin ahalko du: laguntza, informazio soziala, orientabidea, aholkularitza baliabide eta prestazioei buruz, eta prestakuntza, bai eritasunak jotakoentzat, bai haien familientzat, maila indibidualean, familiarrean eta taldekoan. Horixe azaltzen da bideo honetan.
18.000 euro solidario osasun-proiektuetarako
Hiru ekarpen horiekin (hamabi, lau urtean), TCC Iruñearen ‘Teaming’ ekimenak dagoeneko 18.000 euro eman ditu dohaintzan. Síndrome de Dravet fundazioa izan zen lehena halako laguntzak jasotzen, 1.500 euro jaso baitzituen 2017ko otsailean, huraxe izan baitzen TCC-ko langile parte-hartzaileek boto gehien jasotako proiektua. Handik hilabete gutxira, 1.500 euroko beste txeke bat eman zuen TCC-ko ‘Teaming’-ek, Eunate elkarteari, eta beste bat, ‘Ayudamos a Nerea-Nereari laguntzen’ kanpainari.
2018an beste hiru proiekturen txanda izan zen: ADHI, ADELA eta ADACEN. 1.500na euro jaso zuten elkarteek. Eta, 2019an, GERNA elkartea, Nafarroako Autismo Elkartea (ANA) eta Minbiziaren aurkako Nafarroako Elkartea (AECC) izan ziren onuradunak.