KULTURBUS, KULTURA ETA MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN AUTOBUSA, DOTORE-DOTORE AGERTZEN DA IRUÑERRIAN ZEHAR BERRIRO IBILTZEKO
Gaur kaleratu da berriro Kulturbus, hiritarroi kultura modu dinamiko eta erraz batean gerturatzeko nahiarekin.
Gaurtik hasita eta ekainaren amaiera arte Kulturbusa hartzen duten lagunek era askotako artistak topatu ahal izango dituzte, aktore, dantzari zein musikariak, gehien bat Kulturbusen eragileak ordea, autobusaren ibilbide batzuetan asteroko plan kulturalak bidaiarien artean zabalduko dituztenak.
Baluarte, Gaiarre, Barañain Auditorioa edo Uharteko Arte Garaikideko Zentroko programen barne dauden artistak ere ikusi ahal izango dira aldizka, euren ikuskizunen zertzeladak erakutsiko dituztelarik. Autobusean emango diren ekintzak udaldian eten egingo dira, urrian ekingo zaielarik berriro Eguberrietaraino luzatuz.
Aukera honetarako Kulturbusek irudia estreinatzen du, itxura bizi eta deigarri batez egindako errotuluak autobus osoan jartzeari esker ikusgarriagoa dena.
Nafarroako Fundazioak entitateraen ekimena da Kulturbus, Iruñerriko lau gune kultural partaide dituena, Barañain Auditorioa, Baluarte Auditoriuma, Gaiarre Antzokia eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroa. Iruñeko Udala, Iruñerriko Mankomunitatea eta TCC (Transports Ciutat Comtal) garraio enpresaren laguntzarik gabe ere, proiektu hau ez litzateke posiblea izango. Caja Navarra Fundazioak ere lagundutako proiektua da Kulturbus.
2015ean jaio zen Kulturbus proiektua, artea eta kulturarekiko jakin-mina piztu, hiritarro
n eta gune kulturalen arteko harremana sustatu eta Iruñerrian barne mugikortasun kolektibo eta jasangarria indartzea zituelarik xede.
APIRILAK 30, SARASATE PASEALEKUAN FESTA
Iruñerriko karriketan ibiltzen hasia den arren, Kulturbus berria publikoari aurkeztua izango da Sarasate Pasealekuan datorren larunbata apirilak 30ean, festa giroan hainbat emanaldi artistiko eta haurrentzako jolastoki eta tailerrak izango direlarik.
Festa arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte luzatuko da Sarasate Pasealekuan, non Kulturbusak geldiune luze bat egingo duen, ateak irekita, Kulturbusa ezagutu nahi duen edonori harrera egin eta txundituta uzteko.