L24 LINEAK BERRIRO HELDUKO DIO IGANDEETAKO ZERBITZUARI LANDABENGO AZOKARI ARRETA EMATEKO
15/05/2020

L24 LINEAK BERRIRO HELDUKO DIO IGANDEETAKO ZERBITZUARI LANDABENGO AZOKARI ARRETA EMATEKO

Gainera, astelehenetik aurrera L2 eta L8 lineen ordutegiak aldatu egingo dira

Heldu den igandean, maiatzak 17, 24. lineak (Zirkularra: Donibane – Azoka) igandeetako zerbitzuari helduko dio berriro, Landabengo azokari arreta emateko, alarma-egoera izendatzearekin batera bertan behera gelditu baitzen joan den martxoaren 15ean.

Beste alde batetik, hurrengo astelehenetik aurrera, hilak 18, Eskualdeko Hiri Garraioak L2 (Nafarroako Gorteen k. – Etxabakoitz) eta L8 (Nafarroako Blanca plaza – Buztintxuri) lineen ordutegiak aldatuko ditu, ibilgailu-zirkulazioa handitzearen ondorioz bidaia-denborak luzatzen ari baitziren eta hori atzerapenak eragiten ari baitzen lineetan.

L2 (Nafarroako Gorteen k. – Etxabakoitz) linearen kasuan, bidaia-denbora 40 minutukoa zen eta 45 minutura igaroko da. Maiztasuna 40 minututik 45era igaroko da.

Beste alde batetik, L8 (Nafarroako Blanca plaza – Buztintxuri) linean, maiztasuna 40 minututik 25era igaroko da, eta, hortaz, 15 minutu hobetuko da, zerbitzua bi autobusekin ematera igaroko baita, batekin egin ordez.

Ordutegi eta maiztasunen aldaketa guztiak www.infotuc.es webgunean kontsultatu ahal dira denbora errealean, “Tu Villavesa” aplikazioan eta Mankomunitateak herritarrei arreta emateko duen telefono-zenbaki honetan: 948 42 32 42.