L4, L9 ETA L12 LINEEK IBILBIDEA ALDATUKO DUTE (ERDIALDERAKO NORAKOAN) BEHIN-BEHINEKOZ NAVAS DE TOLOSA KALEAN URRIAREN 2TIK AURRERA.
Behin-behineko geltoki bat jarriko da Aita Moret kalean, Baluarte plazaren ondoan.
Eskualdeko Hiri Garraioaren L4 (Barañain – Atarrabia), L9 (Renfe – NUP) eta L12 (Ermitagaña – Mendillorri) lineek ibilbidea aldatuko dute urriaren 2tik aurrera, asteazkena, Navas de Tolosa kalean egitekoak diren lanak direla eta.
Lanek iraun bitartean, itxita egongo da hiriko erdialdera doan erreia Navas de Tolosa kalean, eta, horregatik, bertan behera geratuko dira kale horretako 5 eta 13 zenbakietan dauden bi geltokiak.
Bertan behera utzitako geltokiak:
• Navas de Tolosa k., 13 (9 eta 12 lineak)
• Navas de Tolosa k., 5 (4 linea)
Egun horretatik aurrera, ukitutako hiru lineen hiri-autobusak Aita Moret kaletik joango dira hiriko erdialderantz. Behin-behineko geltoki bat jarriko da kale horretan, Yanguas y Miranda kalearekin bat egiten duen tokian (Baluarte plaza), zehazki.
Aldaketei buruzko informazioa ukitutako lineetako zutoin eta markesinetan dago, baita Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean ere: www.infotuc.es. Bestetik, Mankomunitatearen Herritarren Arretarako telefonoan egin dezakete erabiltzaileek aldaketei buruzko edozein kontsulta: 948 423242.