LARUNBATEAN, IRUÑEAN, EGINEN DEN HARRESIEN LASTERKETAK ERAGINA IZANGO DU ESKUALDEKO HIRI-GARRAIOAN, 16:00ETATIK 23:30ERA
TCC-k aditzera ematen du azaroaren 2an, larunbatarekin, 16:00etatik 23:30era gutxi gorabehera, eginen den Harresien Lasterketa dela eta, atzerapenak eta aldaketak izango direla kirol-probak ukitutako lineen ibilbideetan.
EGUNEKO ZERBITZUA
16:00etatik 22:30era, gutxi gorabehera, eragina izango du Eskualdeko Hiri Garraioko L3, L4, L6, L8, L9, L10, L12, L15, L16, L17, L18 eta L 21 lineetan, Iruñeko erdigunetik pasatzean.
Hartara, ondoko geltokiak bertan behera geratuko dira: Armada etorb., Oliveto kondea etorb. (Donibaneko norabidean), San Ignazio etorb. (12 aurrean), Vergeleko zubia, Aita Moret k., Taconera k., Sarasate pasealekua, Navas de Tolosa k., Pio XII.a etorb. (7 zenbakia, Urdazubiko monasterioa k.) eta Yanguas y Miranda k. (Lizarra k.).
Aurreikusten da 22:30ak aldera normalizatuko dela sarea.
GAUEKO ZERBITZUA
Halaber, 22:30etik 23:30era, gutxi gorabehera, eragina izango du N2, N7 eta N9 gaueko lineetan, hiriguneko norabidean, Armada etorbidean; Navas de Tolosa kaleko geltokiak jarriko dira haien ordez.
Denbora-tarte horretan, ezin izango dira erabili antolakuntzak moztutako tarteetako geltokiak, eta ordezko ibilbideetan daudenak erabili ahalko dira haien ordez.
Baliteke unean uneko atzerapenak gertatzea Iruñeko erdigunetik igarotzen diren gainerako lineetan ere.
Bertan behera utzitako geltoki bakoitzeko oharretan emanen da ordezko geltokien berri, bai eta Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean ere, esteka honetan: PDF
Argibide gehiago Iruñerriko Mankomunitateak herritarrei laguntzeko erabilgarri duen telefonoan. 948423242.