18/09/2020

MANKOMUNITATEAK GARRAIO PUBLIKOA SEGURUA DELA HEDATZEKO KANPAINA BAT AURKEZTEN DU

Bai autobusean, bai taxian, gizalegez jokatu behar dugula gogoraraztea da kanpainaren bigarren helburua

Gaur goizean, Iruñeko Mankomunitatearen Chinchilla jenerala kaleko egoitzan egin den ekitaldi batean, covid-19a kutsatzeko arriskua saihesten duten osasun neurriak daudenez, garraio publikoan segurtasun handia dagoela adierazteko kanpaina  bat aurkeztu da. 

Horrez gain, kanpainaren bigarren helburua izanen da bai autobusean, bai taxian,  gizabidez jokatu behar dugula gogoraraztea.

Ekitaldi horretan, hain zuzen, Nafarroako Gobernuko garraio zuzendari nagusi Berta Miranda eta Iruñerriko Mankomunitateko lehendakari David Campion izan dira.

Kanpaina hori herritar guztiei zuzenduta  dago, orokorrean, baina mezu batzuk gazteentzat  dira, espresuki. Irailaren 21ean  jarriko da abian, bi aste iraunen du, eta Europko Mugikortasunaren Astean kokatuko da.

Hitza hartu duenean, David Campionek garraio publikoa beste ohiko jarduera batzuk baino seguruagoa dela baiesten duten ikerketa batzuk aipatu ditu. Bestalde, pandemiaren hasieran garraioaren erabilera %90 murriztu zela gogorarazi du eta orain lehengo bidaiari errekuperatzen ari direla nabarmendu du,pandemia hasi aurreko kopuruaren %69 eta %72 artekoa  baita gaur egun.

Beste alde batetik, Berta Mirandak adierazi du garraio publiko zerbitzua berpiztea beti izan dela Nafarroako Gobernuaren helburua. Azpimarratu du premiazkoa dela mugikortasun iraunkorra bultzatzea eta, bertan, gizalegez jokatu behar dugula guztiok. 

MEZU  POSITIBOAK

Osasun krisialdia dela eta, bizilagun gutxiagok erabiltzen dute garraio publikoa, bai taxiak, bai eskualdeko hiri garraioa; horregatik, herritarren konfiantza berreskuratzeko, kanpaina hau abiatzea premiazkotzat  jo da. 

Horrez gain, azken bolada honetan, krisialdiak  garraioetan nahi baino egoera desatsegin gehiago sortu dituela azpimarratzekoa da, bezeroei esan behar zaienean musukoak derrigorrez jantzi behar dutela edo taxiko aurreko eserlekua ezin dela erabili azaltzean, esaterako.  Horregatik, garraio publikoko profesionalek egiten duten prebentzio lana guztion onura dela eta zerbitzuaren segurtasuna bermatzeko helburua duela utzi nahi du agerian kanpaina honek.

Luzatuko den mezua, zuzena eta  positiboa izanen da. “Publikoa Erabili” eta “Autobusa eta taxia beharrezkoak, jasangarriak eta seguruak dira” izanen dira hedatuko diren  eslogan batzuk, besteak beste.

Kanpaina  irratien bitartez, markesinetan, autobusetan, taxietan, sare sozialetan (bertan bideo bat eta gazteentzako rap bat hedatuko da) eta Mankomunitatearen webgunearen bidez zabalduko da.

Bestalde, mankomunatuak diren udaletako gaztediaren atalek , Nafarroako Unibertsitate Publikoaren, Nafarroako Unibertsitatearen, Iruñeko Gaztediaren Etxearen eta Gaztediaren Institutuaren laguntzaz hedatuko da, horien guztien ohiko bideen bitartez. Azkenik, Mankomunitatearen ingurumen heziketa programa , Mancoeduca hain zuzen, DBHko, Lanbide Heziketako eta Batxilergoko ikastetxeetan  elaraziko da, ikasleekin landu dezaten. 

campana TUC