MOVENTIS TCC PAMPLONA-K ‘2022. URTEKO ENPRESA’ SARIA JASO DU
Konpainiak Iruñean eta Iruñerrian ematen du garraio publikoa 2009az geroztik, eta “Hiriko garraioa” kategoriako enpresa onenari saria jaso du, zerbitzuaren kalitateagatik, teknologia berriak ezartzeagatik eta bidaiarien garraioan duen esperientziagatik.
Moventis TCC, Pamplona, Moventia taldekoa eta mugikortasun iraunkorrean erreferentziazko konpainia, “2022. urteko enpresa” izendatu du Autobuses & Autocares aldizkari espezializatuak “Hiriko garraioa” kategorian, IFEMAren instalazioetan atzo Madrilen egindako “Urteko enpresak” sarien 30. edizioko galan.
Hain zuzen ere, honengatik jaso du konpainiak saria: zerbitzuaren kalitateagatik, teknologia berriak ezartzeagatik eta bidaiarien garraio publikoan duen esperientziagatik (izan ere, 2009tik aritzen da horretan Iruñean eta Iruñerrian). Josep María Martí Moventia taldeko kontseilari delegatuak jaso du saria, Jesús Velasco Iruñerriko Mankomunitateko Garraio Ataleko zuzendariaren eskutik.
Moventis TCC Pamplona-k 160 autobuseko flota du, teknologiarik aurreratuenarekin hornitua. Alde horretatik, lokalizazio-sistema (SAE) ahaltsu eta berritua, ticketing-sistema, wifia eta informazioa denbora errealean ditu, WEB aplikazioen bidez, eta okupazio-maila aurreikusten duen app bat ere.
Gainera, konpainia aitzindaria izan da Europan energia alternatiboen bidez propultsatutako ibilgailuak sartzen, garraioan emisio neutroak lortzeko helburuan (bus elektrikoaren lehen gidaria Europan, Espainiako lehen linea % 100 elektrikoa, etab.)
Moventis TCC Pamplona-k hamabi urte hauetan hainbat entitate eta eragile sozialekin hartutako konpromiso eta akordioen bidez Iruñeko eta Iruñerriko gizartearekin erabateko integrazioa lortzeko ahalegin handia aitortzen du sariak.
Hori guztia erabakigarria izan da sari horietako epaimahaikideentzat, oso positibotzat jo baitute Moventis TCC Pamplona-k garraio publikoko zerbitzu honen erabiltzaileak ahalik eta gehien gogobetetzeko egiten duen lana.
Ramón Palau Moventis TCC Pamplona-ko gerentearen arabera: “Pozgarria da sari hau ‘Autobuses & Autocares’ aldizkari espezializatuaren eskutik jasotzea, TCC Pamplona osatzen duten langile guztien lana ere aitortzen baitu”. Eta hau gehitu du: “Mugikortasun-irtenbide berritzaile eta jasangarriak garatzen egunero lanean jarraitzera bultzatzen gaitu aitortzak, gure erabiltzaile guztiei bidaiako esperientzia segurua eta egokia, eta, aldi berean, ingurumenarekiko begirunetsua, bermatzeko dugun konpromisoan”.
Moventisi buruz
Moventisek lurreko garraioaren lau esparrutan lan egiten du: erregularra, eskatu ahalakoa, bizikleta publikoa eta zerbitzu turistikoak. Moventia taldeko kidea da Moventis. Erreferentziako taldea da Moventia mugikortasun iraunkorrean, eta 4.000 langile ditu. Moventiak konpromiso handia du pertsonekin, gizartearekin, ingurumenarekin eta zerbitzuen kalitatearekin. 116 milioi bidaiari garraiatzen ditu, 1.286 autobus eta autokar ditu, eta 27.000 bizikleta ere, 2.000 geltokirekin.