MUGIKORTASUNAREN EUROPAKO ASTEA 2014
“Gure kaleak hobetzea: horra gure aukera” goiburua erabilita, Mugikortasunaren Europako Astea hasiko da Iruñean heldu den irailaren 16an.
Horrela, irailaren 16an eta 21ean, Eskualdeko Hiri Garraioak billabesa bat jarriko du Gazteluko plazan eta Polo parkean, hurrenez hurren, informazioa emateko; bertan, Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzura dauden informazio eta komunikazioari buruzko punta-puntako aurrerapen teknologikoen berri emanen da.
Horretan, adituak diren langileen laguntzaz eta zenbait aplikazioren bidez, bisitariek bidaiak planifikatzen ikasiko dute, baita autobusa iritsi arteko denborak ezagutzen eta zerbitzuan dauden gorabeheren gaineko informazioa eskuratzen ere. Gainera, bertaratutako guztiek iPad mini baten zozketan parte hartuko dute.
Ekimen horren –Iruñeko Udalak, Iruñerriko Mankomunitateak eta Eskualdeko Hiri Garraioak bat egiten dute horrekin– helburua hiri iraunkorrago bat lortzea da; Gazteluko plaza izanen da programazioaren epizentroa, eta bertan informaziogune bat jarriko da, udalak mugikortasun iraunkorraren gaian prestatutako jardueren berri zabaltzeko.
Ikusi programa osoa: http://www.pamplona.es/VerDocumento/VerDocumento.aspx?IDdoc=642180