NAFARROAKO GARRAIO ZERBITZUA ESPAINIAKO BIGARREN POSTUAN DAGO, EAEKOAREN ATZETIK
29/08/2018

NAFARROAKO GARRAIO ZERBITZUA ESPAINIAKO BIGARREN POSTUAN DAGO, EAEKOAREN ATZETIK

OSUR-EK HIRI ZERBITZUEI BURUZ EGIN DUEN LEHENENGO GOGOBETETZE-BAROMETROAREN ARABERA

Inkestari erantzundakoek % 87ko oniritzia ematen diete ibilgailuen garbitasun eta kontserbazioari eta auzoetako irisgarritasunari.

Nafarroako garraio publikoak inkestatuen % 67aren gogobetetzea du, estatuko % 59ko batez bestekoaren aldean, Ipsos-ek egin zuen inkesta baten bidez Hiri Zerbitzuen Behatokiak (OSUR) egindako azterlan baten arabera.

Ildo horretan, nafarrek garraio publikoari dagokionez gehien estimatzen dutena garraio publikoko ibilgailuen garbitasuna eta kontserbazioa da, baita auzoek garraio publikoko zerbitzuetara duten irisgarritasuna ere, biak ala biak % 87ko oniritziarekin.

Soilik inkestatuen % 10ak adierazi du ez dagoela pozik zerbitzuarekin, estatuko batez bestekoaren % 22aren aldean.

OSURen zuzendari nagusi Ramiro Aurínen hitzetan, “Nafarroak, oro har, Espainian herritarrek hobekien baloratzen dituzten udal zerbitzu publikoak ditu. Nafarroako garraio zerbitzua Espainiako bigarren postuan dago, EAEkoaren atzetik. Zerbitzuak batez ere kudeaketa pribatukoak izaten dira, eta biztanleen errenta-maila altua eta foru-erregimena izatea, eragin positiboa baitu herritarren bizi-kalitatean, lagungarri dira bikaintasun horretan.

OSURen barometroa herritarren gogobetetze-indizeak eta gogobetetze horren garapena neurtzeko helburuarekin urtero egiten den lehenengo inkesta da. Bertan, herritarrek, zergadun eta erabiltzaile diren aldetik, estatuko udal zerbitzu publikoak baloratzen dituzte.

Erabilitako lagina oso adierazgarria eta fidagarria da estatu mailan, autonomia-erkidego mailan eta toki mailan; izan ere, Espainiako 13 autonomia-erkidegotako 30 hiri jendetsuenetako biztanleak hartu dira (Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla, Zaragoza, Málaga, Alcalá de Henares, Alacant, Badalona, Bilbo, Cartagena, Kordoba, Coruña, Elx, Gijón, Granada, L’Hospitalet, Jerez de la Frontera, Móstoles, Murtzia, Oviedo, Palma, Las Palmas, Iruñea, Sabadell, Santa Cruz Tenerifekoa, Terrassa, Valladolid, Vigo eta Gasteiz), eta aurten, uztailean, 18-79 urte bitarteko 5.262 pertsonari egin zitzaien inkesta. Garapen teknikoa IPSOSek egin du, OSUReko adituen gidaritzapean. Nafarroan, Iruñean oinarritu da.

OSURi buruz 
Hiri Zerbitzuen Behatokia Zerbitzu Publikoen Bikaintasunerako Elkartearen barruan dagoen plataforma bat da, eta herritarrek haien udaletako zerbitzuei buruz dituzten iritziak plazaratzea du helburu. Zergadunen interesak defendatu nahi dituzte haien egunerokotasunaren alderdirik arruntenetan zerbitzu bikainak izan ditzaten, horiek baitira, hain zuzen, udalek eskaini behar dituztenak. OSURek garbiketa, garraio, ur eta argiztatze zerbitzuak eta udalen mendekoak diren beste zerbitzu batzuk nola ematen diren aztertzen du bere azterlanetan.

Informazio gehiago: www.osur.org