ORDUTEGIAK 2014ko SANFERMINETAN
26/06/2014

ORDUTEGIAK 2014ko SANFERMINETAN

Aurreko urteetan bezala, linea gehienek eguneko 24 orduetan emango dute zerbitzua, etenik gabe.
Prest daude Eskualdeko Hiri Garraioak hurrengo sanferminetan izango dituen ordutegiak, maiztasunak eta ibilbideak, eta garraioko zerbitzuaren webguneko lotura honetan kontsultatu daitezke.

Ordutegiak

Irteerak Hiriaren Erdigunetik

Garraioko zerbitzua nabarmen aldatu ohi da San Fermin jaiak iristen diren bakoitzean, Alde Zaharreko bideetarako sarbideetan zirkulazioa murriztu egiten baitute eta egun horietan bidaiari kopurua izugarri handitzen baita. Kalte handiena hartuko duten lineen artean, Iruñerriaren iparretik hegora ibili ohi direnak egongo dira –haien ibilbidea bitan zatitu beharko da–, eta bai hiriburuko Alde Zaharraren inguruetan ibiltzen direnak ere.

Aurreko urteetan bezala, linea gehienek (denak, L7, L19 eta L23 izan ezik) eguneko 24 orduetan emango dute zerbitzua, etenik gabe.

Informazioa hainbat euskarritan

Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean ez ezik (www.infotuc.es), garraioko zerbitzuak sanferminetan izango dituen xehetasunak zutoinetan eta markesinetan eta bertako egunkarien bidez banatuko den informazio triptiko batean ere kontsultatu ahal izango dira.

Beste alde batetik, Iruñerriko hotel guztietara banatuko diren eskupaper batzuk eman dira argitara. Amaitzeko, EHGak Iruñearen erdialdean dituen geralekuei buruko informazioa duten 40.000 triptiko banatuko ditu Iruñeko Udalaren Herritarren Segurtasunerako Arloak, babes zibilerako laguntzaileen bidez (“naranjito” esan ohi zaie).