SANTU GUZTIEN EGUNA. ZERBITZU BEREZIA
27/10/2014

SANTU GUZTIEN EGUNA. ZERBITZU BEREZIA

Aurreko urteetan bezala, “Santu Guztien Eguna” dela-eta, Iruñerriko Mankomunitateak zerbitzu bereziak ezarri ditu Eskualdeko Hiri Garraioarentzat. Horrela, zerbitzu hobea eskainiko zaie egun horietan Iruñeko hilerrira hurbilduko diren herritarrei.

Aldi baterako geralekuak:

Urriaren 28tik aurrera, Iruñeko Udaltzaingoarekin elkarlanean, aldi baterako bi geraleku prestatuko dira: bata, Donibane Kirol Elkarteko errotondaren parean (Sanduzelairako norabidean); eta bestea, Hilerrira doan bidearen bidegurutzean (Iruñerako norabidean). Bi geralekuak erabilgarri egonen dira heldu den azaroaren 2raino, barne, eta aldi baterako zutoinen bidez seinalatuko dira.

Azaroaren 1ean, larunbatarekin, honako ordutegi eta maiztasunak izanen dituzte hilerrira doazen lineek:

  • 7 linea (Atarrabia – Txantrea – Barañain) jaiegunen maiztasunarekin (15 minutu). Autobus laguntzaileak izanen ditu Txantrearen (lehen autobus laguntzailea 09:33an aterako da) eta Donibane Kirol Elkarteko errotondaren artean (azken autobus laguntzailea 18:52an aterako da); autobus artikulatuak erabiliko dira.
  • 8 linea (Nafarroako Blanca plaza – Buztintxuri) lanegunen maiztasunarekin (12 minutu); autobus artikulatuak erabiliko dira.
  • 9 linea (RENFE – Nafarroako Unibertsitate Publikoa) lanegunen maiztasunarekin (12 minutu); autobus artikulatuak erabiliko dira.
  • 10 linea (Belosogoiti – Orkoien) jaiegunen maiztasunarekin (45 minutu).

Aipatutako lineetan ez da aldaketarik izanen urriaren 29tik 31ra bitarte, ezta azaroaren 2an ere. Nolanahi ere, zerbitzua eskasa balitz jende asko ibiltzeagatik, behar adina autobus jarriko dira erabilgarri.