TCC-KO PLANTILLAK SER NAFARROA SARIEN AITORTZA JASO DU
Nafarroako SER irrati-kateak SER Nafarroa Sariak eman zituen atzo, Baluarte Jauregi eta Auditorioan.
V. edizio honetan, COVIDaren kontrako borroka izan zen sarien erdigunea, eta epaimahaiak, beste kategoria batzuen artean (10 guztira), pandemiaren lehen asteetan funtsezkotzat jo ziren sektoreetako langileak nabarmendu nahi izan zituen, hala nola janari-dendetakoak, garbiketakoak eta hiri-garraiokoak. Hartara, Nafarroako Ohorea saria eman zien.
Maite Beorlegui gidariak jaso zuen, kolektiboaren izenean, sari hunkigarria, eta eskerrak eman, eta TCC-ko plantillari eskaini zion saria.
“Sari hau aitortza bat da bulegoetako langileen partetik: aitortza egunero zerbitzuak antolatzen dituztenei, autobusak garbitzen dituztenei eta egunero gidatzera ateratzen garenoi. Guztiok esfortzu handia egin dugu pandemiaren unerik zailenetan garraioa behar izan duten pertsonei zerbitzua emateko”, aitortu zuen Maite Beorleguik.
Gidariarekin batera, TCC-ko kudeatzailea, Ramón Palau, eta Iruñerriko Mankomunitateko Garraioko zuzendaria, Jesús Velasco, izan ziren.
Zorionak plantilla osoari.