UDAKO ORDUTEGIA LARUNBATETIK AURRERA, UZTAILAK 4
30/06/2020

UDAKO ORDUTEGIA LARUNBATETIK AURRERA, UZTAILAK 4

Larunbatetik aurrera, uztailak 4, Eskualdeko Hiri Garraioan udako ordutegia egongo da, eta, beraz, maiztasunak murriztuko dira zenbait lineatan. Gogora ekarri behar da aurreko urteetan ordutegi hori uztailaren 15ean hasten zela aplikatzen, sanferminak amaitu eta gero.

PDF

Aldaketaren arrazoi nagusia da urte sasoi honetan bidaiari kopurua nabarmen gutxitzen dela, herritar asko oporretan baitira, eta ikastetxeak eta unibertsitateak itxita baitaude.

Adierazi behar da egun ematen ari den zerbitzua hau dela: 99 autobus lanegunetan (%82, neguko zerbitzu arrunteko 120en gainean), 74 larunbatetan (%77, larunbatetako zerbitzuko 96en gainean) eta 44 igandeetan (%58, igandeetako zerbitzuko 71en gainean).

Uztailaren 4tik aurrera, berriz, udako ordutegia baliabide hauekin beteko da: 98 autobus lanegunetan (%97, 2019ko udako zerbitzuko 101en gainean), 79 larunbatetan (%88, 2019ko udako larunbatetako zerbitzuko 90en gainean) eta 53 igandeetan (%75, 2019ko udako igandeetako zerbitzuko 69en gainean).

Udako ordutegiari dagokion informazio zehatza sareko zutoin eta markesinetan jarriko da. Horrez gain, Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean ere kontsultatu ahal izango da: www.infotuc.es.