UZTAILAREN 15EAN, ASTELEHENA, UDAKO ORDUTEGIA HASIKO DA ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAN
10/07/2024

UZTAILAREN 15EAN, ASTELEHENA, UDAKO ORDUTEGIA HASIKO DA ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAN

Aldaketaren arrazoi nagusia izaten da urte-sasoi honetan bidaiari-kopurua nabarmen gutxitzen dela

Uztailaren 15etik irailaren 01 arte, Eskualdeko Hiri Garraioak udako ordutegia aplikatuko du eta, beraz, zenbait lineatan maiztasunak murriztuko dira. Ordutegi-aldaketaren arrazoi nagusia izaten da urte-sasoi honetan bidaiari-kopurua nabarmen gutxitzen dela, herritar asko oporretan baitira, eta ikastetxeak eta unibertsitateak itxita baitaude.

Udako ordutegiari dagokion informazio zehatza sareko zutoin eta markesinetan jarri da. Horrez gain, Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean ere kontsultatu ahal da (www.infotuc.es).

Ordutegiak