UZTAILAREN 15ean, LARUNBATA, ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAREN UDAKO ORDUTEGIA HASIKO DA
Uztailaren 15a, larunbata, eta irailaren 3a artean udako ordutegia egongo da martxan Eskualdeko Hiri Garraioan, eta, beraz, maiztasunak murriztuko dira zenbait lineatan.
Aldaketaren arrazoi nagusia da urte sasoi honetan bidaiari kopurua nabarmen gutxitzen dela, herritar asko oporretan baitira, eta ikastetxeak eta unibertsitateak itxita baitaude.
Udako ordutegiari dagokion informazio zehatza sareko zutoin eta markesinetan dago.