VILLAVESEN OMENALDI HUNKIGARRIA NAFARROAKO OSPITALEGUNEKO LANGILEEI
TCC-ko Eskualdeko Hiri Garraioaren ia hamabost ibilgailuk eta hainbat ibilgailu langungarrik parte hartu dute, Udaltzaingoak eskolta emanda.
Iruñeko hiri-garraioaren (TCC) berrogeitamar langilek bat egin dute larunbatean, apirilak 11, Nafarroako Ospitaleguneko sarrera nagusian elkartzeko ekimenarekin.
Hartara, ia 15 villavesak eta hainbat ibilgailu lagungarrik, Udaltzaingoak eskolta emanda, omenaldia egin diete osasun-langileei, 20:00etan.
Gero, ilara batean joan dira hiriko erdialderantz Pio XII.a, Armada eta Nafarroa Beherea etorbideetan barna, eta ibilgailuetako klaxonak jo dituzte, jendeak etxetik entzun zitzan.