ZERBITZU BEREZIA EL SADAR FUTBOL-ZELAIRA
CA. OSASUNA - VALLADOLID (2024/11/02, larunbata, 14:00etan)
R4 lineak Erripagañari eta Mendillorriri emango die zerbitzua, eta R5 lineak, Sarrigureni eta Mutiloari
Hala, zerbitzua osatu egingo da estadioa Iruñerriko auzo guztiekin eta biztanlegune nagusiekin lotzeko
Iruñerriko Mankomunitateak berriro egokitu du Eskualdeko Hiri Garraioaren (EHG) zerbitzu berezia, 2024/25 denboraldian zehar Osasunaren partidak ikusteko Sadar futbol-zelaira joan nahi duten zaleei arreta emate aldera.
Zerbitzu berezi honen xedea da mugikortasun iraunkorra sustatzea eta ibilgailu partikularraren erabilera murriztea. Nabarmendu behar da IMk, Moventis TCCk (EHGaren zerbitzua ematen duen enpresa) eta Club Atlético Osasuna taldeak elkarrekin lan egin dutela, zerbitzu hau klubaren ahalik eta bazkide gehienei helarazteko.
Sadar estadiorako joan-etorrietarako lineak
Ohikoa den moduan, EHGaren bost linea erregularrek ahalbidetzen dute Sadar estadiora hurbiltzea: L1 (Zizur Txikia – Unibertsitateak), L6 (Arrotxapea – Nafarroako Unibertsitate Publikoa), L9 (Renfe – Nafarroako Unibertsitate Publikoa), L11 (Ezkaba – Sario eraikina) eta L16 (Aitzoain – Noain – Beriain). Halaber, duela hamar urtetik, partida dagoen egunetan zerbitzua ematen dute R1 (Vianako Printzearen plaza – Estadioa) eta R2 (Barañain – Estadioa) bi linea bereziek, eta datorren denboraldi honetan bi linea berri gehituko zaizkie, R4 (Erripagaña – Mendillorri – Estadioa) eta R5 (Sarriguren – Mutiloa – Estadioa), Iruñearen hego-ekialdean kokatuta dauden biztanleguneei zerbitzua emate aldera.
Konexioa, auzo eta biztanlegune guztietatik
Linea berri horiek gehituta, EHGaren Sadar futbol-zelairako zerbitzu berezia osatu egingo da, Iruñerriko auzo guztiak eta biztanlegune nagusiak konektatzeko. Zehaztu behar da, gainera, linea-aldaketak doakoak direla.
Hartara, 1., 6., 11. eta R1 (Vianako Printzearen plaza – Estadioa) lineek, lotura zuzenarekin, hirigunea konektatzen dute estadioaren inguruekin partida baino ordu bat lehenagotik eta partida amaitu eta ordu erdi geroago arte. Era berean, 9. lineak NUPeraino egingo du.
• Merindadeen plazaren ingurutik 1., 6. eta 9. lineak abiatuko dira.
• Vianako Printzearen plazaren inguruetatik (Zaragozako etorbidea 6-8) 11. eta R1 (Vianako Printzearen plaza – Estadioa) lineak abiatuko dira.
Halaber, aipatu behar da R1 linearen zerbitzu batzuk Txantrea auzotik abiatuko direla.
R2 (Barañain – Estadioa) linea bereziak, Zaragozako etorbideraino L19 lineak dituen ibilbide eta geraleku berdinekin, Barañain eta ospitaleen ingurua estadioaren inguruarekin konektatzen du partida baino berrogeita hamar minutu lehenago eta partida amaitu eta hamar minutu geroago.
R4 (Erripagaña – Mendillorri – Estadioa) linea bereziak toki horiek konektatuko ditu futbol-zelaiaren inguruekin partida baino ordu bat lehenago.
Azkenik, R5 (Sarriguren – Mutiloa – Estadioa) linea bereziak herri horiek konektatuko ditu futbol-zelaiaren inguruekin partida baino ordu bat lehenago.
Gainera, 16. lineak ere erabiltzaileak Zaragozako etorbideko geralekuraino eramango ditu (93.aren parean), estadiotik 5 minututara oinez.
Zerbitzua, partidak amaitu eta gero
Partiden ondoren linea desberdinen geralekuen konfigurazioa azken denboraldietakoaren antzekoa izango da, eta bi linea berrien geralekuak gehitu beharko dira:
• R1 (Vianako Printzearen plaza – Estadioa)
Sadar kalea, Katalunia kalearekin duen gurutzagunean. Lehen zerbitzua: 10 min. partida amaitu ondoren. Zerbitzua, 30 minutu geroago arte.
• R2 (Barañain – Estadioa)
Sadar kalea, R1 linearen ondoren. Lehen zerbitzua: 10 min. partida amaitu ondoren.
• R4 (Erripagaña – Mendillorri – Estadioa)
Sadar kalea (Zolina kalea). Irteera: 10 min. partida amaitu ondoren.
• R5 (Sarriguren – Mutiloa – Estadioa)
Sadar kalea (Aizagerria plaza). Irteera: 10 min. partida amaitu ondoren.
• L1 (Zizur Txikia – Unibertsitateak) eta L6 (Arrotxapea – Nafarroako Unibertsitate Publikoa)
Katalunia kalea, Sadar kalearekin duen gurutzagunean.
• L9 (Renfe – NUP)
NUPeko aparkalekua.
Gaueko ordutegian amaitzen diren partiden ondoren ere emango dute zerbitzua R1, R2, R4 eta R5 lau linea bereziek. Halaber, 1., 6. eta 9. lineek azken bidaia bat egingo dute bururaino.
Gogora ekarri behar da doako linea-aldaketak egin ahal izango direla EHGaren gaueko lineekin. Sadar estadiorako zerbitzu bereziari buruzko informazio osoa honekin batera dagoen PDF dokumentuan kontsultatu ahal da. Gainera, informazioa Hiri Garraioaren webgunean aktibatuko da (www.infotuc.es) eta ‘Tu Villavesa’ aplikazioan, partida bakoitza baino egun bat lehenago.