PARKEAK ETA LORATEGIAK
Antoniutti
Media Luna
Parke hau Bigarren Zabalgunearen ondoan dago, eta harresien mutur batean. Beheraldian dagoenean ilargiak duen forma duelako jarri zioten izen hori. Ikuspegi bikaina dago bertatik, Arga ibaiaren gaineko begiratoki pribilegiatu eta luzea baitago.
Mendillorriko ur biltegien pasealekua
Eremu ireki bat da, eta identifikatuta dauden espezie botanikoak dituen pasealekua dago bertan, kilometro batetik gora duena. Zehazki, pasealekua eta lorategiak ur biltegien inguruan daude. Arteta eta Subizako iturburuetatik eta Eugi eta Itoizko urtegietatik iristen da ura biltegi horietara.
Taconerako lorategiak
Yamaguchi
Mendebaldea auzoaren ondoan dagoen lorategi japoniarra da. Iruñea eta Japoniako Yamaguchi hiria senidetzearen ondorioz egin zuten. Hain zuzen ere, Xabierko San Frantziskok, Nafarroako zaindariak, ebanjelizatu zuen hiri hori XVI. mendean.
Ziudadela eta Gaztelugibel
Aisiarako, kulturarako eta kirolerako erabiltzen diren leku publikoak dira, hiriaren birika berdea eta hirigintzako erreferentzia nagusia. Gaztelugibel Ziudadelaren inguruan dagoen parke bat da, eta Ziudadela, Iruñea babesteko 1571. eta 1645. urteen artean egin zuten eraikuntza.