ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAREN LINEA, NOAIN-IRUÑEKO AIREPORTURA
02/11/2017

ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAREN LINEA, NOAIN-IRUÑEKO AIREPORTURA

“Geltokiak – Aireportua” A linea astelehenean hasiko da zerbitzua ematen, azaroak 6
Astelehenetik aurrera, azaroak 6, Eskualdeko Hiri Garraioaren linea berri batek RENFEko geltokia, autobusen geltokia eta hirigunea Noain-Iruñeko aireportuarekin lotuko ditu. Astelehenetik bertatik aurrera Noaindik Frankfurtera (Alemania) abiatuko diren hegaldi berriekin batera jarriko da martxan zerbitzu hau.

Ordutegiak Aireportua

Ordutegiak RENFE

“Geltokiak – Aireportua” A linea izeneko linea intermodal berria berrikuspenaren mende geldituko da. Ibilbide hori 60 minuturo egingo du, astelehenetik igandera, 06:00etatik 22:00etara.

Linearen buruak RENFEko geltokia eta aireportua izango dira, eta geralekuak izango ditu Gipuzkoako etorbidean, Taconera kalean, autobusen geltokian (Yanguas y Miranda kalea), Zaragozako etorbidean eta Noain-Ezkirotz industrialdean (Talluntxe industrialdean, itzultzeko bidaian).

Linearen lehen zerbitzua, aireportutik, astelehenean abiatuko da, 07:00etan, nahiz eta linea inauguratzeko bidaia 13:00etarako programatuta dagoen. Une horretan, Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko lehendakariorde ekonomikoak, Carsten Hoffmann Lufthansa taldeak Espainian eta Portugalen duen zuzendari nagusiak, Alfonso Rodríguez talde horretako zuzendari komertzialak eta Peio Ayerdi Garapen Ekonomikoko kabinete buruak autobusa hartuko dute Noain-Iruñeko aireportuan ibilbide normala egiteko.

Aste honetan, Iruñerriko Mankomunitateak lineari buruzko informazioa emateko eskupaperak banatuko ditu aireportuan, RENFEko geltokian eta autobusen geltokian. Horrez gain, informazio materiala bidaliko da Iruñerriko turismo bulegoetara, bidaia agentzietara eta hoteletara. Halaber, informazioa zutoin eta markesinetan, Eskualdeko Hiri Garraioko zerbitzuaren webgunean (www.infotuc.es) eta “Tu Villavesa” aplikazioan kontsultatu ahal izango da.