Albisteak
Zazpi billabesa hauek eskuratuta, flota 149 autobusek eratzen dute eta batez besteko adina 6,75 urtekoa da
Gaur goizean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasgelategiko aparkalekuan egindako ekitaldi batean, Iruñerriko Mankomunitateak zazpi autobus hibrido berri aurkeztu ditu, gaurtik aurrera Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuko flotan arituko direnak. Aurkezpen-ekitaldian, hain zuzen, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakaria, Aritz Ayesa, eta Moventia taldeko kontseilari delegatua, Josep María Martí, izan dira.