21 hirien artean egindako txosten bat da eta, bertan, Iruñeak lehendabiziko postua partekatzen du Bilborekin eta Logroñorekin
Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Organizazioak (OCU) 21 hiritako garraio publikoaren gaineko txosten bat kaleratu berri du, eta, bertan, Iruñea horietako hoberenetako bat dela ziurtatzen da, Bilborekin eta Logroñorekin batera
Txostenak 252 autobus, 21 metro, 10 aldiriko trena eta 8 tranbia línea aztertu ditu, osotara. Hiru esparru kontuan hartu ditu: puntualtasuna, markesinetan kokaturik dauden pantaila digitalen fidagarritasuna eta autobusetan ibiltzen den jende kopurua. Iruñean eguneko 24 lineatik 21 aztertu ditu.