ASTELEHENETIK AURRERA, HILAK 4, ALDAKETAK, ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAN
28/08/2017

ASTELEHENETIK AURRERA, HILAK 4, ALDAKETAK, ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAN

Aldaketak bat datoz Iruñeko hirigunea atsegin egiteko plana abian jartzearekin

Beste alde batetik, astelehenetik aurrera Eskualdeko Hiri Garraioan neguko ordutegia izango da berriro. Hartara, udaren ondoren eta Iruñerrian ikasturte akademikoa hastearekin batera, eskaera berrietara egokituko da zerbitzua.

LINEAK, ALDE ZAHARRETIK GERTUAGO

Astelehenean abiaraziko diren aldaketen artean, adierazgarrienetako bat izango da Eskualdeko Hiri Garraioko hiru linea garrantzitsuenak Alde Zaharrera gerturatuko direla: 4., 9. eta 12. lineak, hain zuzen. Horrez gain, Zizur Nagusirako eta Erripagañarako zerbitzuak zabalduko dira, eta linea berri bat sortuko da, L22 linea, Lezkairuko Zalduari zerbitzua emateko.

Jakina denez, Iruñeko hiriguneko zirkulazioan egingo diren aldaketek bereziki eragingo diote Lehen Zabalguneari. Aldaketa garrantzitsuenetako batek Tres Reyes hoteleko biribilgunearen eta Bake plazaren artean (Navas de Tolosa eta Yanguas y Miranda kaleak) dagoen zatiari eragingo dio, astelehenetik aurrera billabesek, bizikletek eta baimena dute ibilgailuek baino ezin izango baitute erabili.

Eskualdeko Hiri Garraioari dagokionez, Iruñeko hirigunean egingo diren hobekuntzek berdindu egingo dituzte atsegin egiteko planak ibilgailu partikularren erabilerarako dakartzan murrizketak. Zehazki, planaren xedea da hiriguneko zirkulaziotik egunero 15.000 ibilgailu kentzea gutxienez.

Astelehenetik aurrera, hiru geraleku berri jarriko dira martxan Navas de Tolosa kalean: bat Nafarroako Parlamentuaren ondoan, Chinchilla Jeneralaren kalearen kantoian, eta bi Tres Reyes hoteleko birilgunearekin duen gurutzegunean, kalearen bi aldeetan. Hartara, Sarasate pasealekuan, Nafarroako Parlamentuaren parean, jada badagoenarekin batera, erraztuko dute 4. linea (Barañain – Atarrabia), 9. linea (Renfe – Unibertsitate Publikoa), 12. linea (Ermitagaña – Mendillorri) eta 16. linea erabiltzea (Aitzoain – Noain – Beriain). Lehen hiru linea horiek, 4.ak, 9.ak eta 12.ak, ibilbideak hirigunera gerturatuko dituzte, Armada etorbidean ibiltzeari utzita.

Beste aldaketa bat izango da Bake plazan autobusek lehentasuna izango dutela semaforoetan, eta, hartara, Yanguas y Miranda kaletik Oliveto Kondearen etorbidera biratuko direla. Beste alde batetik, Hiri Garraioa eta bizikletak ibili ahal izateko, Paulino Caballero kaletik Nafarroa Behereko etorbiderako sarbide zuzena zabalduko da. Horrek saihestuko du Merindadeen plazan bira egin behar izatea eta hiri garraioko ibilbideen iraupena murriztuko du.

EHG-KO ALDAKETAK, LINEAZ LINEA

Eskualdeko Hiri Garraioan egingo diren eta astelehenean abiaraziko diren aldaketa nagusiak lotura honetan kontsultatu ahal dira. Horrez gain, jarraian dagoen zerrendan, lotura bat egokitu da linea bakoitzean, dagokion informazioa behera kargatu ahal izateko (PDF formatuan):

1. linea (Unibertsitateak). Nafarroa Behereko etorbidean gurutzatze zuzena Paulino Caballero kaletik. Geraleku berriak, Nafarroa Behereko etorbidearen 9.ean (Merindadeen plazako geralekua ordeztuko du) eta Zaragozako etorbidearen 13.ean. Geralekuak berriro kokatuko dira Taxoare kalean.

2. linea (Nafarroako Gorteen kalea – Etxabakoitz). Ibilbide berria, Zaragozako etorbidetik eta San Ignazio etorbidetik. Geralekuak berriro kokatuko dira.

3. linea (Zirkularra, mendebaldea: Hirigunea – Antsoain). Geralekuak berriro kokatuko San Ignazio etorbidean eta Sarasate pasealekuan.

4. linea (Barañain – Atarrabia).

Atarrabiarako noranzkoan: ibilbide berria, Navas de Tolosa eta Yanguas y Miranda kaleetatik. Geralekuak berriro kokatuko dira.

Barañainerako noranzkoan. Ibilbide berria, Oliveto Kondearen etorbidetik, Yanguas y Miranda eta Navas de Tolosa kaleetatik. Geralekuak berriro kokatuko dira.

5. linea (Arrotxapea – Nafarroako Unibertsitatea). Ibilbide berria Paulino Caballero kaletik, Nafarroa Behereko etorbidea gurutzatuta. Geralekuak berriro kokatuko dira..

6. linea (Arrotxapea- Unibertsitate Publikoa). Geralekuak berriro kokatuko dira Taxoare kalean. Merindadeen plazako geralekua Amaia kalearen 12.ekoak ordeztuko du.

9. linea (RENFE – Nafarroako Unibertsitate Publikoa). Maiztasunak hobetuko dira, 12 minutukoa izatetik 10 minutukoa izatera igarota.

NUPerako noranzkoan. Ibilbide berria, Navas de Tolosa eta Yanguas y Miranda kaleetatik. Geralekuak berriro kokatuko dira.

RENFErako noranzkoan. Ibilbide berria, Oliveto Kondearen etorbidetik, Yanguas y Miranda eta Navas de Tolosa kaleetatik. Gurutzatze zuzena Paulino Caballero kaletik. Geraleku berria Nafarroa Behereko etorbidearen 9.ean (Merindadeen plazako geralekua ordeztuko du). Geralekuak berriro kokatuko dira Taxoare kalean.

10. linea (Belosogoiti – Orkoien). Bidaiaren iraupena laburtuko da, biratze zuzena egingo baita Baiona etorbiderantz, Urdazubiko Monasterioaren kaletik.

Belosorako noranzkoan: Baiona etorbideko geralekua baliogabetuko da (Irurita Apezpikuaren plazaren ondoan).

Orkoienerako noranzkoan. Ibilbide berria San Ignazio etorbidetik eta Sarasate pasealekutik. Geralekuak berriro kokatuko dira.

11. linea (Ezkaba – Sario eraikina). Ibilbide berria eta geralekua Paulino Caballero kalean, Nafarroa Behereko etorbidea gurutzatuta. Geralekuak berriro kokatuko dira.

• 12. linea (Ermitagaña – Mendillorri).

Mendillorrirako noranzkoan: Ibilbide berria, Navas de Tolosa eta Yanguas y Miranda kaleetatik. Geralekuak berriro kokatuko dira.

Ermitagañarako noranzkoan: Ibilbide berria, Oliveto Kondearen etorbidetik, Yanguas y Miranda eta Navas de Tolosa kaleetatik. Geralekuak berriro kokatuko dira.

15. linea (Sarasate pasealekua – Zizur Nagusia – Ardoi). Luzapena, 60 minutu oro, Ardoiko burutik Zizur Nagusiko urbanizazioraino.

17. linea (Mutiloa – Artiberri). Ibilbide berria eta geralekua Paulino Caballero kalean, Nafarroa Behereko etorbidea gurutzatuta, geraleku berriarekin. Geralekuak berriro kokatuko dira.

19. linea (Erripagaña – Barañain). Linea zabalduko da Lisboa eta Amsterdam kaleen arteko elkarguneraino (bertan dago burua).

20. linea (Vianako Printzearen plaza – Gorraitz). Larunbat eta jaiegunetan Fuente de la Teja kaleko geralekua baliogabetuko da, eta zerbitzua L22 berriak emango du.

21. linea (Zirkularra, ekialdea: Hirigunea – Antsoain). Berriro kokatuko dira geralekuak hirigunean.

23. linea (Vianako Printzearen plaza – Gorraitz). Fuente de la Teja kaleko geralekua baliogabetuko da, eta zerbitzua L22 berriak emango du.

Halaber, astelehenetik aurrera, martxan jarriko da 22. linea berria (Merindadeen plaza – Lezkairu). 30 minutuko maiztasuna izango du lanegun eta larunbatetan, eta Lezkairu berriari emango dio zerbitzua. Linea hau martxan jartzeak berekin ekarriko du Lezkairuko Zaldu zaharreko geralekuak kentzea.

Linea guztien gaineko informazio zehatza autobusetan, markesinetan eta Eskualdeko Hiri Garraioko webgunean (www.infotuc.es) kontsultatu ahal da.